XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur egun bi kasu bereizi behar dira:

a. bat bakarrik agertzen denean eta beste hitzaren agerraldi baten eraginpean dagoenean, forma mugatua gertatzen da:

batak edo besteak irabazi, berdin zait.

batari nahiz besteari emateko.

b determinatzaile gisa hots, izen baten ondoren agertzen denean, forma mugagabea erabiliko dugu:

saltzen duzula gauza bat bestearen lekuan

liburu baten erdia eta bestearen beste erdia

Baina leku-denborazko kasuetan, mugatua:

etxe batean nahiz bestean

Beste-ren agerraldi mugatu batek eragiten dituen perpausak alde batera utzita, ikus dezagun zer gomendatzen digun Euskaltzaindiak leku-denborazko kasuei dagokienez.

Literatur tradizioaren bilakaera gogoan harturik, forma mugatuak erabiltzea gomendatzen digu, hau da, batean, bateko, batera, batetik.

BATZUK

Forma hauek gomendatzen ditu Euskaltzaindiak:

batzuk, batzuek, batzuei, batzuekin, batzuentzat, batzuetan,batzuetako, X class="negr">batzuetara, batzuetatik.

Badirudi batzuak gisako erak baztergarritzat hartu behar direla euskara batuan.

ARIKETAK

Hurrengo zenbait perpausetan ez dira kontutan hartu Euskaltzaindiaren gomendioak. Zuzenduko dituzu?

1. Gizon batzu elizan sartu ziren.

2. Urte batetako haurra zen Saul.

3. Bi seme omen zituen: bata ona eta bestea txarra.

4. Bi lankide dira eta batek egiten duena besteak zuzentzen du.

5. Gogoan ditut anaiarekin batean egindako lanak.

6. Bere adiskide batzuk ekarri diote liburua Xabierri.

7. Eragozpen handiren batzuk izan omen zituen.

8. Gizon gazte batzuek eliza berriztatu dute.

9. Bere bidean doa ura, batzuetan azkar eta gizen, beste batzuetan ezti.

10. Hamaika lagun inguratu ziren; batzuri itxaroteko eta besteei alde egiteko esan zieten.